Erabiltzailea
Gakoa


                                           Itsas Mendi 
                                                      kultur kirol elkartea

                                             

 1967. Urtean sortu zen mendi talde bezala baina berehala bihurtu zen kultur eta kirol elkarte bat. Bere helburuak besteak beste kirola eta euskal kultura suspertzea dira.
Gaur egun 359 bazkide gara, adin guztietakoak 18 urtetatik 90 urte bitarte

Bere egoitza Donibane kaleko 28- an dauka, elizaren atzean. Bi pisu ditu goikoan liburutegia eta bulegoa du eta eskailera batzuk jaitsita jantokia.

Historian zehar ekintza asko egin ditu eta sail ezberdinak izan ditu: dantza, koroa, …, baina orain dituen sailak ondorengoak dira:

Mendi taldea: 
Talde honek mendi irteerak,martxa neurtuak, argazki lehiaketak,ikastaroak,e.a. egiten ditu, baita federatzeko paperak ere.

                                          

itsasmendimendia@gmail.com

Kultura taldea:

Talde honek ekintza kultural ugari egiten ditu besteak beste Santa Agedako koroak, Olentzeroren antolaketa e.a.

Jaietako antolaketan ere oso talde aktiboa da eta gauza ugari antolatzen ditu: Dantzak, herri kirolak …

                

Musika taldea: 
Talde honetan musikaren inguruko ekintzak egiten dituzte : Aste musikala, koroen emanaldiak

Talde hau ere Pasaia Musikalen barruan daude eta Bai solfeoko eta bai instrumentuetako klaseak ematen dituzte.

Txistu taldea:
Txistu taldeak Kontzertu ugari emateaz gain pieza zaharrak eta berriak lantzan dituzte, topaguneak antolatu eta txistuaren inguruko ekintzak bultzatzen dituzte. Talde honen parte-hartzea oso nabarmena da ekintza askotan; festak,aurresku txapelketa, ezkontzak

Gastronomi taldea:
Talde finko bezala ez badago ere elkarteak askotan hartzen du parte lehiaketetan, dastaketetan, eta udaletxeak antolatutako sukaldaritza ikastaroen antolakuntzan… 

                                                             

Pala taldea:
Azken urte hauetan herri mailako txapelketa bat antolatzen dute urtean bitan (udaberrian eta udazkenean) eta arrakasta itzela du.

            

Talde hauen ekintzak eta sailak Itsas Mendi-ko azpitaldetan ikusi ditzakezue.

Arremanetan jartzeko:   itsasmendidonibane@gmail.com





  Itsas-Mendi