Erabiltzailea
Gakoa
Pasai Donibanen 2500 pertsona inguru bizi gara. Pasaia Herriaren auzo bat izanik momentu honetan.
Herria arrantzalen herri bat bezala zaltzen dute gida turistikoek eta bertan Victor Hugu denbora batez bizi izan zela. Baina hori baino askoz gehiago da gure  herri hau.



Gaur egun Donibane ez da dagoeneko herri arrantzale bat bertako itsasontziek duela urtebatzuk desagertuak dira. Industria aldetik ere piskanaka, zegoen apurra ere desagertzen joan da eta geratzen dena astilero zehatz batekin lotuta dago. Beraz Donibane geroz eta herri turistiko batetan biurtzen ari da.
Herrian sartu bezain pronto ikus dezakezun lehen gauza Iberdrolako zentral elektrikoa da bere ikatz mendiekin "Hau al da esan ziguten herri polit hori?" Galdetzen dio bisitari orok bere buruari.


Zentrala pasa eta segidan Donibaneko alde berria dago Meipi deritzona. Garai batean mugimendu handiko tokia, bertan mugitzen bait zen bakailu eta arrain deskarga.
Gaur egun Meipiko ingurune horretan eta gorago dauden kaleetan (Bodalaborda, San Roque, ...) bizi da jende gehien. Bertan aurkitu dezakegu herriko komertzio gehiena, banketxe bakarra, autobus geltokiak, frontoia, parkeak e.a.
Zoritxarrez ez da herriko tokirik edeerena iberdrolako tximinia bertan zabaltzen duen itzala handia bait da.
Meipin itsaso aldera jeisten bagara egin berri dagoen industrialde berri bateki topatzen gara Nabalaldea.Ibarretxe Lehendakari jauna ere etorri zen obrak hastera. Zioetenez bertan industia izugarri garatuko zen itsasontzien inguruan, ja,ja,ja...

Kontua da erdi hutsik dagoela eta bertan sortu behar ziren taierrak beste tokietara joan direla eta lehen zeudenak bidali zituztenez ba jai.
Meipi-ko ausoa pasa eta gero Bizkaiko auzoa diritzoguna dago.
Bertan garai bateko tximini zahar bat dago, orduko giroko testigu. Bertan lehen etxe zaharren itsura somatzen hasten gara.
Herriko aparkaleku nagusietako bat ere bertan dago. Ezin bait da herrira kotxez sartu baimenduak ezik.

                                                                      
Bizkaiko kale honetan alde zaharreko sarrera dago eta hortxe bertan Pasaiako udaletxe berria  dago(lehen Pisbe empresako bulegoak ziren eraikinean Arizabalo eraikinean hain zuzen)
Udaletxearen atzekaldeko goikoaldean Itsas-Mendi kultur kirol elkartea dago.
Hemen ere egitekoak dira Koxtape arraun elkarteko egoitza berria orain eta probisionalki Meipin bait dago.
Udaletxean eta ondoan dagoen etxeren artetik pasatuz alde zaharrera sartzen gara. Bereala ikus daiteke bere lurra adokinatuta bait dago.
Hemen hasten da gidetan saltzen diguten Donibane. Zaharra, berezia,...
 Bide bakarra dago herri guzian zehar eta estua izan badago non begiratu esker eta eskuin.
Bidea kotxe bat pasatxeko aineko nehurria du , tunelez eta biurgunez beteta. Etxe gehienek 100 urtetik gorakoak direla.
Malda igo bezain pronto herriko parrokia ikus dazakegu. Bere aldare ikusgarria eta  Santa Faustinaren hitorio eta irudi ederrarekin.

                           

  Herria Gaur Egun