Erabiltzailea
Gakoa
Historia
Argazki zaharrak

Pasai Donibaneko Txistulariak

Antzinako gizarteen garapena eta euren ohituren aldaketak astiro-astiro burutzen ziren, mendeetako prozesua osatuz. Gure artean ere halaxe gertatu zen, eta musikari dagokionez, gure ohiturek bi oinarri izan zituztela esan dezakegu: Eliza eta Dantza, hots organu-korua eta danbolina. Horregatik esan dezakegu txistua lagun izan dugula azken mendeetan.

Pasaia Donibanen horren lekuko udaletxeko artxiboa dugu, bertan jasotako akta, ordainagiri eta bestelako idatzitan “músico juglar” delakoaren inguruko albiste andana agertzen baita. Zaletasun bitxia den arren, interesgarria da tarteka gure historiaren lekuko diren paper zaharretan murgildu eta esanguratsu diren hainbat pasarte irakurtzea. Gure kulturaren ikuspegi zuzena damaigute, bitartekorik gabea, eta hainbat pasarte bitxi topa daitezek. Eta afizio honetan kide bazaitut, irakurle, zu ere danbolinaren garrantziaz jabetuta izango zara.

Bai, zuzen ari naiz, danbolinteroa bazen norbait duela ehun, berrehun, apika gehiago urte. Udal langileen plantilla txikia zen garaian, danbolinteroa zen langile bakar horietako bat. Ez hori bakarrik, betebehar zerrenda luzea zuten, arautegi propio batetan zehazten zena.

Eginbeharrak orotarikoak ziren. Batzuk protokolarioak, udal-korporazioaren joan-etorriak txistu hotsez iragartzen zirenekoak, esaterako. Edo urtean behin Jaizkibel mendian gora Pasaia eta Hondarribiaren mugarriak egiaztatu behar zirenekoa. Bestetan, maiz, Elizarekin zuten zerikusia: ospakizun handiak aparte utzita, bestelako santu-santa “txiki” pila ondratu behar zen aldiro hantxe behar bait zen danbolina.

Txistuak dantzarekin duen zerikusia begien bistakoa da, baina ez da alperrik gogora ekartzea. Dantza sozial edo solemnetan txistularia ezinbesteko partaide bilakatzen zen: aurreskutan, soinu zaharretan, brokel-dantzetan. Bestalde, erromeria egin ahal izateko ia beste modurik ez zegoen.

Tira, lan guzti honek merezi zuen soldata duina, XIX. mendeko udalak ezin ordaindu ezin zezakeena zoritxarrez. Baina danbolinik gabe ere ezin pasa. Nola konpondu orduan kinka hau? Berriz ere paper zaharretara jo behar: garaiko danbolintero munizipalak lan guzti hori egiteaz gain, Santa Anako ordulariaren pesak igo behar zituen eta ordainez soldata txikia jasotzen zuen, etxe txiki bat ere uzten zitzaion eta baratza bat bertan zenbait barazki landatzeko. Ez da arritzeko bada, lanpostu atsegingarria izatea eta aitek semeren bati uztea. Hor dugu, adibidez, Garaialdetarren saga, Sanjuango familia danbolinteroena.

Euskal Herriko bizimodua luzaro nahikoa berdintsu izan zen arren, XX. mendearen etorrerarekin ohiturak errotik aldatzen hasi ziren, abiada handian aldatzen hasi ere. Txistuari ere tokatu zitzaion bada moldatu behar izatea. Gurean egokitzapen hau gertutik ezagutu genuen.

Pasai Donibaneko Txistulariak 1905 -

Dionizio eta Meltxor Garaialde. Osaba Iloba zirela badakigu eta jasoak ditugu beraiek, txistuarekin jotzen zituzten musika bildumak (Ikus 1906. go argazkia).

Pasaiako Txistulariak 1919 - 1957

Jose Ramon Etxeberria Pasaiako Txistulari Munizipala. Urnietatik etorria. Oposaketaren bidez 1919. urtean, 19 urte zituela, Pasaiako Udalan funtzionario plaza atera zuen, “Txistulari y Administrador de Arbitrios Locales” bezala hain zuzen ere. Pasaiako Txistulari bakarlari lez 26 urtez aritu zen Jose Ramon, Pasaiako lau barrutietan bete beharrak betetzen.

Pasaiako Txistulari Banda Munizipala. Jose Ramon Etxeberria, Juan Mari Puy, Pedro Etxeberria eta Joxe Etxeberria jaunek osatzen zuten, eta 1945etik 1957 urte bitartean aritu ziren beraien zereginetan. Udaletxeak plazaratutako lege berri batek, ”Ley de regimen local” izenekoak alegia, hau zioen: Un funcionario no podrá ejercer dos ocupaciones primordiales y permanentes. Lege berri honek Jose Ramon Etxeberria Txistulariaren profesionaltasuna bertan behera utzi zuen, eta Pasaiako Txistulari Banda Munizipalaren desagerpenean ere eragina izan zuelarik.

Pasai Donibaneko Txistulariak 1958 – 1969

Jose Ramon Etxeberriaren ikasleak izandakoek, Jose Luis Etxarri, Kepa Puy, Joaquin Manzisidor eta Imanol Cuestak, hain zuzen ere, gure etorkinei jarraipena emanez, Txistuari ekin zioten, eta S.C.R.D. Donibane elkartea, babesle zutela hamabi urteko lanak bete zituzten han hemenka: udal - korporazioaren joan - etorriak, herriko dantza taldeei lagunduz, bailarako zenbait kontzertutan parte hartuz, P. Donibaneko ekintza sozialetan, ea.

Pasai Donibaneko Txistulariak 1970 – 2005

Gure kulturaren atal bat piztu eta indartu nahian 1970ean Itsas Mendi Txistulari Taldea sortu zen, aurten 35. urteurrena betetzen dituelarik. 

Urte hauetan garatutako bere lan sozial eta kulturala da Sanjuandar guztiengandik ezagutua. Hau dela eta bere jaiotzetik gaur egun arte talde honek burututako ahaleginak ez dira gutxiagokoak izan.

Nahiz eta txistua irakasteko asmoekin hasi, hogei urte luzez P. Donibaneko haurren musika heziketa eraman zuen aurrera.

Denbora luze honetan antolatu dituen eta non parte hartu duen ekitaldien artean honako hauek azpimarratuko genituzke: Hamar urtez jarraian Bailarako Txistulari gazteen eguna, Pasai Antxon ospatzen den Euskadiko Aurreskularien txapelketa aurten 25 urte betetzen dituelarik, usadio zaharra jarraituz San Juan bezperan suaren aurrean urtero ospatzen den Aurresku herrikoian parte hartzea, herriko festetan Dantza Suelto txapelketa, Donostiko Aste Nagusian ospatzen den Txistu Kontzertua, herriko eta bailarako Olentzero egunean antolatzen diren zenbait ekitaldi, Urte zaharreko arratsaldean kopla zaharrak abesten aritzen den taldeari laguntza ematen, eta zenbait omenaldi eta ekintza sozialetan ere parte hartuz.


Argazki zaharrak


P. Donibaneko dantzariak plazan
1902


P. Donibaneko Txistulariak eta Dantzariak plazan
1902


P. Donibaneko Dantzariak
1935


P. Donibaneko Dantzariak
1935


P. Donibaneko Dantzariak
1944


Herriko festak
1956


P. Donibaneko Txistulariak
1956


P. Donibaneko Txistulariak
1956


P. Donibaneko Txistulariak
1956


Txistulariak Piedad Auzoan
1956


Txistulariak Trintxerpen
1956


P. Donibaneko dantzariak
1958


P. Donibaneko dantzariak
1961


P. Donibaneko dantzariak
1961


P. Donibaneko dantzariak
1961


P. Donibaneko dantzariak
1961


P. Donibaneko txistulariak
1961


P. Donibaneko txistulariak
1961


P. Donibaneko txistulariak
1961


P. Donibaneko txistulariak
1961


Kandido Eizagirre
1965


P. Donibaneko txistulariak
1970


P. Donibaneko txistulariak
1970


P. Donibaneko dantzariak
1975


P. Donibaneko dantzariak
1975


P. Donibaneko dantzariak
1975


P. Donibaneko txistulariak
1975


Joxe Etxeberria- Atabalaria
1979


P. Donibaneko dantzariak
1995


P. Donibaneko dantzariak
1999


P. Donibaneko dantzariak
1999

       
  Itsas-Mendi - Txistulariak - Txistua Pasai Donibanen