Erabiltzailea
Gakoa

 

Elkartea elizaren atzeko aldean dago,liburutegi eta bulegoaren azpian, bertan sukalde eder batez gain 80 lagunentzat bazkaltokia dago.

Sukaldeak lau sua, bi plantxa, bi arraska bi labe, kafetera eta sukaldean ibiltzeko behar den guzia du. Labeak  eta plantxak ezin dira erreserbatu eta behar dutenen artean moldatu behar dira erabiltzeko.

Elkartean ere behar adina edari dago eta kanpotik ekartzen den botilako deskortxea ordaindu behar da.


                               

Bazkal tokiko araudia ondorengoa da eta betebeharrekoa kasu guztieta. Danok bete behar dugu, baita bezteek betetzen dutaren arduradun ere.

 

ITSAS MENDI KULTUR KIROL ELKARTEAREN LOKALA ERABILTZEKO ARAUAK

 

1. Elkartera sartzeko txartela norberarena eta besterenezina da. Txartela inori uztea edo bazkidea bertan ez dela kanpoko inork elkartea erabiltzea hutsegite oso larritzat hartuko dira.

 

2. Hilero 26an jarriko da zerrenda hurrengo hilabeterako izena eman ahal izateko. Izena ematean honako datu hauek adierazi behar dira: bazkidearen izena eta abizena; erabiliko duten mahaia; bazkaria, afaria edo dena delakoa den... Garrantzitsua da soilik erabiliko diren mahaiak gordetzea; izan ere, behar baino mahai gehiago gordez gero, gainerako bazkideei egiten zaie kalte. Zerrendan ez utzi zuriunerik.

  

2. Sukaldea bakarrik erabili nahi izanez gero, hau da, bertan janaria prestatu gero kanpora eramateko; bazkideak Zuzendaritza Batzordeari eskatu behar dio baimena, eta baimena ematen badiote, sukaldea erabili ondoren dena garbi eta txukun utzi behar du.

 

3. Debekatuta dago:

 

a) Sukaldeko tresnak elkartetik kanpora ateratzea. Egoera bereziren batean bazkide batek hori egin beharko balu, aurrez zuzendaritzako norbaiti baimena eskatu beharko lioke, eta gero, hartutakoa  lehenbailehen itzuli.

            b) Elkartean atuna ontzitan sartzea.

            c) Gaueko hamaiketatik aurrera abestea eta zarata ateratzea.

            d) Elkartean ikuskizunak egitea (dantzak, estriptisa...).

 

4. Astearteetan elkartea garbitzen duen pertsonak jai egiten du; beraz, astelehenean elkartea erabiltzen duten bazkideek erabiltzen dituzten tresna guztiak garbitu, lehortu eta bere tokian jaso behar dituzte, hamaiketakoa, bazkaria, askaria nahiz afaria izan.

 

5. Sukaldera bazkideak bakarrik sar daitezke, eta beraz, eurek prestatuko dute jana. Soilik kasu zehatzetan baimenduko da beste pertsona batek laguntzea.

 

6. Sukaldeko mostradore nagusia, bakarrik mahaietara eraman behar diren janak uzteko erabiliko da.

 

7. Eguerdiko otorduetan, erabiltzen diren tresnak garbitu behar dira; afarietan, berriz, ez.

 

 8. Afarietan erabilitako tresnak uretatik pasa eta janari arrastorik gabe utziko dira arraskako mostradoreetan edo apaletan, txukun, denak sar daitezen.

 

9. Erabilitako mahai-zapi, ahozapi eta mantalak horretarako prestatu den ontzian sartu behar dira.

 

10. Erabilitako olioa horretarako prestatu den ontzian sartu behar da. Halaber, ez utzi zakarrontzia goraino betetzen; hobe da bete baino lehen atera eta elkartearen kanpoaldean dagoen kutxan sartzea, arinagoa eta erosoagoa da.

 

11. Erabat debekatuta dago altzairu herdoilgaitza garbitzeko espartzua eta horrelakoak erabiltzea; esponja, ura eta xaboiarekin garbitu behar da.

 

 

 

 

12. Makinen erabilera:

 

a)      Kafe-makina. Kafea egiteko, uraren palanka itxi behar da, segurtasunagatik eta makina hobeto mantentzeko. Kafea egin ondoren, eskuarekin palankak jaitsi behar dira.

b)      Sukaldea. Segurtasun arrazoiengatik, sukaldea erabili ondoren kontuan hartuko dira propanoaren tapagailuak. Halaber, plantxak erabiltzen badira, janari arrastoak kendu behar dira, baratxuriak etab., gero errazago garbitu ahal izateko.

c)      Ontzi-garbigailua. Tresna hau erabiltzeko, kontuan hartu behar da argibideetan adierazitakoa, behar den bezala erabiltzearren.

d)     Izotz-makina. Behar ditugun izotz koskorrak hartu ondoren, tapa lehenbailehen itxi behar da; eta debekatuta dago makinan botilak sartzea.

e)      Mikrouhin-labea. Ez sartu metalezko ontzirik.

 

13. Bazkide guztioi gomendatzen dizuegu kanpotik edaririk ez ekartzeko, bertan aukera zabala dagoelako, ohiko beharrei erantzuteko. Nolanahi ere, dena delakoagatik kanpotik edariak ekartzen badira, 1,50€ ordaindu behar da irekitzen den botila bakoitzeko.

 

14. Otordua bukatu ondoren, kontua behar bezala egin behar da, eta ezer ahaztu ez dadin, ondorengo hurrenkeran egiteko eskatzen dizuegu:

a)      Orri guztia berrikusi, lerroz lerro.

b)      Kontsumitu denaren kopurua eta prezioa idatzi.

c)      Ez ahaztu mahai-zapiak, erabili badira. Kontuan hartu mahailagun bakoitzeko ordaindu behar direla.

d)     Kanpotik edariak ekarri badira, ordaindu kortxoa kentzea.

e)      Dena batu eta guztira zenbat den idatzi. Ez ahaztu orrian data, izena, abizena eta bazkide-txartelaren zenbakia jartzea.  

 

15. Halaber, elkartetik ateratzen den azken bazkideak badaezpada ere begira dezala ea iturriak itxita, kafe-makina itzalita, gasa itxita eta argiak itzalita dauden.

 

16. Hozkailuetan uzten den janaria 48 orduz gordeko dugu bertan, gero zakarrontzira botako dugu.

 

17. Bazkidearen ardura da berarekin elkartean sartzen diren lagunen portaera zaintzea, eta baita elkartean dauden gainerakoena ere (bazkideena nahiz bazkide ez direnena). Inork arauak betetzen ez baditu, bazkideak ohartarazi egin beharko dio; izan ere, elkartea guztiona da eta Zuzendaritza Batzordeaz gain, bazkide guztiak dira elkartearen ordezkari.

 

18. Bazkideek arau hauek betetzen ez badituzte, zigorrak ezarriko dira eta hutsegitea oso larria bada, bazkidea elkartetik kanporatua izan daiteke.

 

 

 

                                               Pasai Donibane, 2007ko uztailaren 17a

 

NORMAS  DE USO DEL LOCAL SOCIAL DE ITSAS MENDI KULTUR KIROL ELKARTEA

 

1º La Tarjeta de acceso a la Sociedad es personal e intransferible, la cesión a otra persona o la apertura para permitir el acceso y utilización de la Sociedad por personas ajenas a nuestra Entidad sin estar el socio/a, será  considerado como falta muy grave.

 

2º Los días 26 de cada se colocara el listado para apuntarse para el mes siguiente. Al apuntarse indicar día, nombre y apellido del socio/a, mesas que se van a utilizar y si es comida, cena……  Es importante apuntar solamente las mesas justas a utilizar, pues si se apunta un número y después no se usan se perjudica a los demás socios/as, así mismo en  el listado no dejar huecos en blanco.

  

2º Todos/as aquellos/as socios/as que por temas puntuales necesiten cocinar con el fin de llevarlo fuera de la sociedad sin utilizar el resto de servicios, deberán pedir autorización a la Junta Directiva, y si se les concede dicho permiso deberán dejar todo debidamente recogido y limpio una vez terminado.

 

3º Esta prohibido:

a) Sacar ningún utensilio de cocina fuera de la Sociedad. Si por alguna circunstancia especial algún/a socio/a tuviera que hacerlo necesita previamente el permiso de alguna persona que forme la dirección del momento, y devolverlo en la mayor brevedad posible.

            b) Embotar bonito en la Sociedad.

            c) Cantar y alborotar a partir de las once de la noche.

            d) Organizar espectáculos (bailes, striptis…..) en la Sociedad.

 

4º Los Martes la persona encargada de la limpieza de la Sociedad hace fiesta, por lo que aquellos/as socios/as que usen la Sociedad los Lunes deberán fregar, secar y colocar en sus lugares habituales todos los utensilios que usen, tanto en los almuerzos, comidas, meriendas o cena.

 

5º A la cocina solamente tendrán acceso los/as socios/as que serán los que cocinen, solamente en casos concretos se permitirá la ayuda de otra persona.

 

6º El mostrador principal de la cocina se deberá utilizar únicamente para depositar las comidas que hayan de llevarse a las mesas.

 

7º En los almuerzos y comidas del mediodía se deberán fregar los utensilios de cocina utilizados, no así durante la cena.

 

 8º Los utensilios usados en las cenas se depositarán, sin restos de comida y pasados por agua, en los mostradores de la fregadera o en las baldas de la misma dejándolos debidamente ordenados para que puedan entrar todos.

 

9º Los manteles, servilletas y delantales utilizados, deberán depositarse en el recipiente que para ello esta destinado.

 

10º El aceite usado se depositara en el recipiente destinado a ello, así mismo se recomienda no dejar que la basura se llene a tope, pues es mejor sacarla antes por peso y comodidad para depositarla en el arcón fuera de la Sociedad.

 

11º Queda terminante prohibido la utilización de estropajos o similares para la limpieza de todo el acero inoxidable, ello se deberá realizar con una esponja y agua con jabón.

 

12º Sobre el uso de la maquinaría en general:

a)      Cafetera. Se deberá tener máximo cuidado en cerrar las palancas del paso del agua para hacer el café con el fin de un mejor mantenimiento y una mayor seguridad. Ello se consigue bajando las palancas con la mano una vez terminado de hacer el café correspondiente.

b)      Cocina. Por la razones de seguridad, se deberá tener en cuenta los cierres de las válvulas de propano una vez utilizados los servicios de cocina. Así mismo si se han utilizado las planchas limpiarlas de restos de comida, ajos….., para facilitar la limpieza posterior de las mismas.

c)      Lavavajillas. Si se usa este electrodoméstico, se deberá de tener cuidado del uso correcto del mismo y seguir las instrucciones que se indican sobre el particular.

d)     Maquina de hielo. Una vez retirados los cubitos de hielo necesarios, se cerrara la puerta-tapa lo más rápido posible y prohibido el introducir cualquier clase de botella en la maquina.

e)      Microondas. Se recuerda no introducir recipientes de metal en el mismo.

 

13º Se recomienda a todos los socios/as el no traer bebidas de fuera ya que la carta de productos cubre perfectamente todas las necesidades normales. En cualquier caso si por las razones que sean se traen bebidas se deberán abonar en la cuenta la cantidad de 1,50€ por botella abierta sea el producto que sea.

 

14º Una vez acabada la comida, cena....., es necesario rellenar debidamente la nota y para evitar olvidos o despistes os rogamos seguir el siguiente orden:

a)      Repasar línea por línea toda la hoja.

b)      Apuntar cantidad y precio de lo que se ha consumido.

c)      No olvidar lo correspondiente a los manteles si se han usado y por cada comensal.

d)     En caso de bebidas traídas de fuera, pagar el descorche.

e)      Sumar todo e indicarlo en el total, así como no olvidar poner fecha, nombre, apellido y número de la  tarjeta  del socio/a  en la hoja.  

 

15º Así mismo, se recuerda que la ultima persona socia en salir de la sociedad tenga la precaución de cerrar grifos y apagar la cafetera, el gas y las luces.

 

16º La comida dejada en los frigoríficos se mantendrá durante 48 horas, después de ese tiempo se depositará en la basura.

 

17º El/la socio/a es responsable del comportamiento de las personas que acceden a la Sociedad con el/ella, así como del resto de personas (socios/as o no socios/as)  que estén en la Sociedad y a las que deberá llamar la atención sino cumplen las normas, pues la Sociedad es de todos y en ausencia de la Junta Directiva cualquier socio/a representa a la Sociedad.

 

18º El incumplimiento de estas normas por parte de los/as socios/as conllevará la aplicación de sanciones y si la falta es muy grave la expulsión de la Sociedad.

 

 

 

                                               Pasai Donibane, 17 de Julio de 2007



  Itsas-Mendi - Gastronomia taldea - Elkarte gastronomikoa