Erabiltzailea
Gakoa

Bi eratara iritsi zaitezke Pasai Donibanera. Bata, bitxiena, herri gehienetara iristeko modutik oso ere ezberdina da Pasai San Pedrora jo, han motordun txalupa hartu eta badia zeharkatzea ibilbide labur bezain polita eginez.

 
Bestea, ohikoena, errepidez heltzea da. Errenteriatik gatozela, Lezotik igaroz, zentral elektriko handi batekin egingo duzu topo, Iberdrolarena (nahiko polemikoa, baina hori besterik da...). Aurrera eginez, Meipira heltzen gara, XX. mendean arrantza-enpresa handi baten izena zena daraman auzora, hain justu. Haren pabilioiak zeuden gaur portuko pabilioi berriek hartzen dituzten lursailetan. Gauza jakingarri moduan, MEIPI “Muelles e Instalaciones  para la Pesca e Industria”, hots, “Industria eta Arrantzarako Kai eta Instalazioak” 1930ean sortu zen. Gure paseotxoarekin aurrera egingo dugu alde zahar aldera. Pilotalekua utzi eskuin aldera, eta errepideak, aldapa behera, Bizkaia auzoraino garamatza. Hemendixe hasten da herriaren ibilbide artistiko-historikoa.

  Herriaren historia
  • Eliza / Arizabalo
  • San JoanBautista parrokia
  • Arizabalo jauregia
  • Kale zaharrean...
  • Mirandatarren etxea
  • Victor Hugo etxea
  • Santutxoa
  • Villaviciosa jauregia
  • Plaza / Bonantza
  • Santiago plaza
  • Bonantzako Eliza
  • SantaAna / SantaIsabel
  • Santa Anako ermita
  • Santa Isabeleko gaztelua