Erabiltzailea
Gakoa

 

Bazen garai bat non gure ingurune guztia basoz beterik zegon. 
Garai hartan  Basajaun zen basoko arduraduna, bera arduratzen zen suteak itzaltzeaz, landareak ernaltzen laguntzeaz , animaliak babesteaz...Baina udaberri batean sekulako sutea egon zen eta Basajaunek lan haundia izan zuen hura itzaltzen. Hori dela eta udararako loreak ernaltzen laguntzeko denborarik ez zuela edukiko konturatu zen eta Mari-rengana jo zuen laguntza eske. 
Marik orduan  Erleekin hitzegin zuen eta beraiek loreak ernaltzen lagunduko zutela erabaki zuten. Horren truk Basajaunek Erleak

babestu behar zituen eta hauek, loreetatik jasoko zuten janaria. Akordioak primeran funtzionatu zuen hasieran, baina egun batean Basajaunek Ekaitz topatu zuen eta honek negu horretan gogor etorriko zela esan zion. Basajaunek orduan Erleei etxe berri batzuk egin zien negua goxo pasa zezaten. Negua pasatakoan erleak oso eskerturik eta eztia sobratu zitzaienez, Basajauni oparitzea erabaki zuten. Basoa desagertu ahala gizakiak hartu zuen Basajaunen tokia, baina Erleak gehiegi fidatzen ez zirenez Mariri eztena eskatu zioten. Harrezkero zaintzen dituenari eztia eta kalte egiten dietenari eztena.