Erabiltzailea
Gakoa
Azkeneko urteetan, Itsas Mendi KKE-ren  planteamendu nagusia  Donibaneko baserri zaharren bidea zehaztea eta gauzatzea izan da, jende guztiak bertan barrena txangoa egin ahal dezan.
 
Horretarako, Gipuzkoako Federakuntzak eta Aldundiak, gure ibilbidea onartu, eta arrastoekin seinalizatu dute, PR-154 (ibilbide txikia) izena emanez.
 
Hala eta guztiz ere, ibilbide hau gauzatzeko arrazoia berezia da, jendeari, San Juanen, daude eta egon diren (horietako asko egun deuseztaturik) baserri zaharren berri ematea izan da. Horietako bakoitzean (guztira 18) oroigarri gisa, plaka bat jarri da 1933an idatzitako bertsoekin, zeinetan baserri bakoitzaren berezitasun eta istorioak adierazten diren.
 
Itsas Mendi KKEk eginiko lana erakusteko, eta baserrien historiak iraun dezan, pasaitarren artean bereziki, folleto argitzaile batzu egin dira, bidearen mapa eta baserri bakoitzaren bertsoekin.

Hona hemen "Ikur"ek idatzitako bertsoak 1933´an

Gastarrotz

 

Gastarotxa lenengo baseria

Pasai’ko mugan dagona

Ondaribi emen bukatzenda

Leizanar dankala azkena

Pasai’tik uruti xamor dago

bera dagoen tokira

urtean beiñ jexten omenda

ango aitona erira.

 

Lete

 

Bigaren Lete izenarekin

zuaitz batzuen azpian

bere ereka bezela korik

ote da ludi guzian.

Aita ta ama aur azkorekin

bizi dira baserian

ain lasai ta ongi ez lira isango

bizi balira erian.

 

Arrangu

 

Arangu degu urrena beriz

baseria txit berdiña

beita txokores ornituada

artaldia txit bikaña.

Paregabe, ostatua da

kaleko eran egiña

obe genduke geonek ere

maisago juango bagiña.

 

Sahatsa

 

Baseri txuri aundi bikaña

Zaatza bere isena

Jaizkibel mendi saindaria da

baserian bizi dana.

Bere barruan egiñak dauska

areto eder apañak

aundiski askok antxen dituzte

igoro egun alaiak.

 

Iñalurreta

 

Iñalureta urena dago

zelai zabal zabalakin

etxeko andrebat antxe lizia

sortzi seme alabakin.

Anek aurera ateratzeko

ba danka naiko zer egin

alargun onek lanen ordaña

isan dezala beñepin.

 

Zunbilondo

 

Zumilondo da itxas aldean

kaxko kaxkuan dagona

bere oñeko ere katxoak

ba karkigu txit ur ona.

Etxe ontako nagusia da

xakel’utz sanen semea

bere semea lagun dankala

onetxek danka pakea.

 

Londres

 

Toki berexi baten dankagu

Londres baseri edera

baseri an egin zanean

non ote zegoan euzkera.

Andre alargun baten gañ

bertako gora bera

esne arantza ta berdura

badarki aski saltzera.

 

Kabitte

 

Kobite bere eskubi aldean

antziñako baseria

zoritxarean ere zan baña

egiña dago beria.

Aitze aundiko nagusia du

naiz kale ta mendian

gison au baño argiagorik

ez da Jaizkibel guzian.

Txartiku

 

Txartiku degu bere azpian

zuaitz aundien artean

sartzen gera pitara eranaz

igarotze bakoitzean.

Meta aundiak aldamenean

belan soluak aurean

bei esnetzuak belara jaten

saitzaleakin onduan.

 

Puskazarreta

 

Puskazareta xabaldi baten

toki alai alaiean

piñu zuaitzak alde batean

zelai zabalak bestean.

Iñaxio Mari atona zara

makil batekin eskuan

bere semia lagun dankala

au bizi da urte askuan.

 

Arrokaundieta

 

Aroka aundieta berez daukagu

aitz konkoraren onduan

aldamenean borda luxe bat

guda toki bat atzean.

Sasoi batean auntz ta ardi

aukera edera segoan

hamaika esne, mami ta gasta

ekartzen zuten orduan.

 

Gaztelutxo

 

Donibaneko eri gañean

Gastelutxo baseria

azpi aldean artzen duala

ibai ta eri guzia.

Muxika sagar aran ta piko

marubi ta geresiak

iriak ere ederak dauzka

etxe ortako nagusiak.

 

Larrabide

 

Larabide da baserietan

geien geien aitatua

Sistiagatara isan dalako

judaritzan kementzua.

Gerostik ere sagargo giten

zirau paregabekoak

Santaguetan plaza xexenak

dira baseri ortakuak.

 

Miradorea

 

Bera jetxiaz Miradorea

bila tzendegu urena

etxe ontako seme alabak

ez degu buru motela.

Baseri ontatik irakasleak

txit azkarak irten dira

gehiago tandik atera leike

aberatzago balira.

 

Santa ana

 

Ama Santa Ana ermita dago

Ddnen saindari bezela

bere egunean eri guzia

juaten da bera agurtzera.

Bere ormakin baseritxobat

ondo saintzeko egiña

egin beara ondo betetzen

egiten dute alegiña.

 

Juandanburu

 

Bexamarean da  Juan dan buru

baseri etxe aundia

bere aurean egoten dira

garo gurdi ta goldia.

Zelai aldean arto ta ilar

beiak aukeran esnea

Xirilo zarak au ikusita

or dago pozez betea.

 

Bordaundi

 

Borda aundi degu baserietan

danen begi begikoa

orañ artean isan dalako

zeru baten antzekoa.

Bere beri ongi emateko

ez el nikat naiko lekua

bi sendi  jator bizi dirade

onekin diot naikua.

 

Erroteta

 

Eroteta da mendi tartean

erkaxulo xuloan

ustargilea ustari egiten

arida atari aldean.

Txakur txiki bat atean zaungaz

bei, olo txito kanpuan

ate ta antzara lepo luzeak

etxe ondoko putzuan.

 

 

Ora non diren baseri danak        

Jaizkibel mendin diranak

batere utzik egin gabe

or dira danen izenak,

Agur bana irakurleari

baseritarak ere artu

oleskaria ez naiz ni eta

gaizki dagona barkatu.

 

Ixidoro Olaziregi “IKUR”

1933 urtea

 

 

  Itsas-Mendi - Mendi taldea - Martxa Neurtua